A G O R A F O B I A Z U N B E L T Z
-
Upload
fernando-antolin -
Category
Documents
-
view
1.473 -
download
3
Embed Size (px)
Transcript of A G O R A F O B I A Z U N B E L T Z

AGORAFOBIA
Zunbeltz Vega Olaeta
Aixerrota BHI
Psikologia- Batx. 1.F

Definizioa:
• Agorafobia (αγορά "plaza publikoa" eta φοβία "beldurra" grekerazko hitzetatik
dator) toki irekiei beldurra da. Ondorioz, antsietatea sortzen dioten egoerak saihesten ahalegintzen da gaixoa. Normalean etxetik irteteko,
bakarrik egoteko edo jende asko biltzen den lekuetara joateko beldurra izaten
da.




Komorbilidadea
• Agorafobiak berarekin batera ekartzen ditu edo garatzen ditu eragindako pertsonan beste fobiak espezifikoagoak, hala nola: bakarrik egoteari, itxitako espazioei (klaustrofobia), altuerei (akrofobia), urari (hidrofobia), jendeaz inguraturik egoteari (fobia soziala), gaixotasunei (hipokondria), gauari (niktofobia) edo sexuari (erotofobia).




Fobiak• Egoera, objektu edo ekintza batek sortzen duen beldur
zentzugabeari fobia deitzen zaio. Fobia jasaten duten pertsonek sentitzen duten beldurra ezin izaten dute zentzuz azaldu, eta beldurra sortzen dien egoerari edo objektuari ihes egiteko beharra sentitzen dute.
• Berrehun edu hirurehun fobia-mota deskribatu izan dira eta pertsona ugarik sufritzen ditu. Fobia gehienak espezifikoak dira, hau da, gauza bati baino ez daude lotuta. Adibidez, animaliei (sugeak,arratoiak,txakurrak…) edo egoera jakin batzuei (ekaitzak,hegazkinez bidaiatzea, leku ilunak…) beldurra izatea. Aipatutako azken bi horiek fobia sinpleak dira.
• Agorafobiko batzuek izualdi-atakeak sufritzen dituzte. Pertsona agorafobikoak, estutasunari aurre egiteko, beren ingurua murriztuz joaten dira eta, tratamendurik gabe, azkenean, etxean sartuta gelditzen dira eta ez dira inoiz kalera ateratzen




Prebalentzia eta tratamendua
• Agorafobikoak berarentzako antsiogenoak izan daitezkeen egoerak saihesten saiatzen da, hala nola: etxetik irten, garraio publikoa erabili, erosketak egin, jatetxeetara joan, zinemara joan, kirola egin, bidaiatu, leku publikoetan egon, eremu zabaletan egon, etb. Honek arazo larri bat suposatzen dio bere bizitzarako, ia inoiz ez baita etxetik irteten, eta hori egiten duenean, izuak eragindako antsietate izugarria izaten du.
• Agorafobiak intzidentzia handiagoa du emakumeetan gizonezkoetan baino.
• Beste fobia batzuetan gertatzen den antzera, ohiko tratamendua konduktuala edo kognitibo-konduktuala izaten da.


